Giro lasai eta lasaigarri bat
Landouzy, Kanbon kokatua den berredukaziorako eta berriz ohitzerako erietxe bat da. Baiona, Angelu eta Miarritze aglomerazioetatik 20 minututara soilik eta barnekaldetik oso gertu kokatzen da.
Osasun arloko profesional talde batez inguraturik, pazientea modu egokituan zainduko da, hiru helburutan oinarrituz :
- Berredukazioa, pazientea bere potentzial fisiko, kognitibo eta psikologiko onena berreskuratzen laguntzeko
- Berriz ohitzea, pazientea bere mugeri ahal bezainbat egokitzen ahalbidetzeko
- Bergizarteratzea, medikuntza laguntzetaz at, pazientearen autonomia bermatzea bere ospitaleratzea aitzin zituen bizi baldintzak berriz atxeman ditzan
Landouzy klinikako pazienteak
Landouzy erietxeak errezibitzen dituen pazienteak bi tokitatik etorri daitezke :
- Egonaldi labur edo ertaineko estruktura batetatik : Egonaldi edo erietxe batean egindako esku hartze baten amaieran (ospitale zentro, ospitale, klinika), pazienteak 3 edo 4 asteko egonaldien bidez, gure medikuntza eta paramedikuntza arloko ekipek egindako artamenduetaz balia daitezke, beren etxera itzuli aurretik.
- Haien bizilekutik : Medikuaren iritzi eta preskripzio batekin, patologia konplexuak dituzten eta etxean egon ezin daitezkeen pazienteak, gizarte isolamenduarekin lotutako patologiak dituzten pazienteak eta eritasun kroniko edo akutu batean konplikazioak dituzten pazienteak
Landouzy erietxea, Erien Asurantza Kutxa eta Osasun asurantza osagarriekin, hitzartua da.
Onarpen eskaera bat egin nahi nuke